mai. 26

Baztango XXIX. Mendi Itzulia (Arraioz-Arraioz)

Jardueraren argibidea

Baztango Mendigoizaleak taldeak Baztango Mendi Itzuliaren XXIX. edizioa antolatu du Arraiozen. Bi ibilbide desberdin diseinatu dira:
  • A ibilbidea (motza): 24,5 kilometro / 1.000 metroko malda
  • B ibilbidea (luzea): 36 kilometro / 1.650 metroko malda

ARAUTEGIA

  1. Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €). Egunean bertan izena ematean edo txartela jasotzean, inskripzioa online egin bada, federatu-txartela erakutsi beharko da nahitaez.
  2. Izena ematean parte-hartzaile bakoitzari emanen zaion kontrol txartela, kontrol guzietan erakutsi beharko da.
  3. Irteera 7etatik 7:30etara burutuko da.
  4. Kontrol postu bakoitza txarteletan agertzen den ordutegi minimoan irekiko da. Kontrola irekia ez badago ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.
  5. Ez da inolako sailkapenik egonen.
  6. Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira.
  7. BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.
  8. Federatu gabeko pertsonek antolakuntzak kontratatutako aseguru bat izango dute.
  9. Ezinbertzekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.
  10. Antolakuntzak, arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2024(e)ko maiatzaren 26(a), Igandea 07:00

Jardueraren bukaera

2024(e)ko maiatzaren 26(a), Igandea 16:30

Ize-emateraen haisera

2024(e)ko apirilaren 22(a), Astelehena 10:00

Izen-ematearen bukaera

2024(e)ko maiatzaren 24(a), Ostirala 18:00

Plaza libre

277