ira. 21

ERRONKARIKO GOI PIRINIOA 13. MENDI IBILALDIA

Jardueraren argibidea

FITXA TEKNIKOA

Federazioaren plataformaren  bidez  bakarrik  onartuko  dira inskripzioak.  Inola ere ez ibilaldiaren egunean, nahiz eta plaza libreak geratu.

  • Izena emateko kuota: 15 €  Federatuak, 18 €  Federatuta ez daudenak

  • Plazak: 200 parte-hartzaile

  • Data: 2024ko irailaren 21ean

  • Irteera eta helmuga Belaguako aterpetxean (Izaba) izanen da.

  • Inskripzioa formalizatzea 7:00etatik 7:45etara

  • Irteera-ordutegia: 8:00etan

  • Kontrolaren itxiera: 17:00etan

  • Ibilbideak: aurreko edizioetan bezala, bi zirkuito egongo dira, non desberditasun bakarra Lakartxelara eta Donojorora igotzea edo ez igotzea izango da.


Distantzia

Desnibel metatua

Zirkuitu luzea

28,6 km

1720 m

Zirkuitu laburra

25 km

980 m


Ibilbide luzearen deskribapena:


Belaguako aterpetxetik irtenda, GR 12 bidezidorra hartuko dugu Arrakogoitiko leporantz, eta laster errepidea zeharkatuko dugu. Lepora iritsitakoan, Bimbaleteko lepora igotzen da, eta, han, GR 12-a utzi eta Lakartxelako puntara igotzen da. Gailurretik, igotzeko bidetik metro batzuk jaitsi eta hego-mendebaldeko aldetik jaisten hasiko gara, Lapatiako lepora iritsi arte. Han, Kontrabandisten Bidearekin (GR 321.1) bat egingo dugu. Bidezidor horri jarraituz, Larrondo mendia inguratzen da eta Adazidoia eta Ekialterrea mendiak zeharkatzen dira. Leku horretan, ezkerretara dagoen bidea hartzen da (GR 321 E2), Belaguako errepideraino jaisten dena, Onzibieta zubiraino.

Errepidea gurutzatu eta Errege Bidea hartuko dugu (GR 321) Asolaze kanpinera iristeko. Bidezidor horretatik jarraituko dugu kilometro eta erdi batez, zutoin adierazgarri batera iritsi arte. Han, Txamantxoia mendira igotzen den eskuinaldeko bidezidorra hartuko dugu. Donojorora iristean, bidezidor hori utzi eta ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu. Hortik, Marengo kortarantz jaisten den bidezidorra hartzen da, Errege Bidea hartu arte (GR 321), Belagua erreka eta errepidea zeharkatu eta Juan Pitoko bentaraino igotzen dena, Arrako baselizatik pasatuz. Bentatik aurrera, Errege Bidetik jarraitzen da, igoera handian, Arrakogoitiko leporantz. Bertara iritsi aurretik, eskuinera doan desbideratzea hartuko dugu, banderatxoekin seinaleztatuta, GR 12 bidexkarekin bat egin eta Belaguako aterpetxera iristeko, joaneko bidetik.


Ibilbide motzaren deskribapena:


Belaguako aterpetxetik irtenda, GR 12 bidezidorra hartuko dugu Arrakogoitiko leporantz, eta laster errepidea zeharkatuko dugu. Lepora iritsitakoan, GR 12-a utzi eta ezkerretara Kontrabandisten Bidea hartuko dugu (GR 321.1), Lakartxelaren magaletik Lapatiako lepora doana. Bidezidor horretatik jarraituz, Larrondo mendia inguratzen da eta Adazidoia eta Ekialterrea mendiak zeharkatzen dira. Leku horretan, ezkerretara dagoen bidea hartzen da (GR 321 E2), Belaguako errepideraino jaisten dena, Onzibieta zubiraino.

Errepidea gurutzatu eta Errege Bidea hartuko dugu (GR 321) Asolaze kanpinera iristeko. Bidezidor horretatik aurrera, pagadi hostotsu bat zeharkatu eta zenbait amildegi gainditu ondoren, Belaguako lautadara iritsiko gara. Belagua erreka eta errepidea zeharkatu ondoren, Juan Pito bentaraino igotzen da, Arrako baselizatik pasatuz. Bentatik aurrera, Errege Bidetik jarraitzen da, igoera handian, Arrakogoitiko leporantz. Bertara iritsi aurretik, eskuinera doan desbideratzea hartuko dugu, banderatxoekin seinaleztatuta, GR 12 bidexkarekin bat egin eta Belaguako aterpetxera iristeko, joaneko bidetik.


Ibilbide luzea


Ibilbide motza


  • Hornidura solidoak eta likidoak: Lapatiako lepoa, Asolaze Kanpina, Arrako eta helmugan  Belaguako Aterpetxean.

  • Igarotze kontrolak: Lakartxela mendi gailurra (martxa luzean bakarrik), Lapatiako lepoa, Asolaze Kanpina, Donojoro (martxa luzean bakarrik), Arrako eta Belaguako Aterpetxea.

Kontrola

Gutxieneko igarotze denbora

Gehieneko igarotze denbora

Lakartxela (martxa luzean bakarrik)

9:00etan


Lapatiako lepoa

9:15etan


Asolaze Kanpina

10:30etan

13:15etan

Donojoro (martxa luzean bakarrik)

11:00etan


Arrako

11:15etan

15:15etan

Belaguako Aterpetxea

12:15etan

17:00etan


                        

ARAUDIA

1. Erronkariko Goi Pirinioa 13. Mendi Martxa ez da lehiakorra eta 2024ko Nafarroako Ibilaldi Luzeen Txapelketako parte da.

2. Parte hartzaileak antolatzaileek prestatutako tokian aurkeztuko dira ezarritako ordutegian.  Izen-ematea formalizatzeko, NANa eta, federatuta  egonez gero, federazio txartela aurkeztu beharko dute. Txartel bat banatuko da ezarritako kontroletan aurkezteko.

3. Kontrol-postu bakoitza ezarritako gutxieneko ordutegian irekiko da. Kontrola oraindik irekita ez badago, ez da kontrol-txartela zigilatuko eta ezingo da hornidura bermatu.

4. Denbora-mozketako puntuetatik denboraz kanpo pasatzen diren parte-hartzaileak martxatik kanpo geratuko dira. Antolakuntzak abisatuko die erretiratzeko edo ibilbidea bere ardurapean jarraitzeko.

5. Ez da edalontzirik emango horniduretan. Parte-hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.

6. Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu sortzen dituen hondakinak, eta hornidura-guneetan utziko ditu. 

7. Martxa uzten duten parte hartzaileek  Antolakuntzari jakinarazi beharko diote.

8. Federatu gabeko pertsonek erakundeak kontratatutako asegurua izango dute.

9. Antolakuntza ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.

10. Antolakuntzak eskubidea izango du martxa bertan behera uzteko, ibilbideak aldatzeko edo irteera atzeratzeko, eguraldia edo bestelako arrazoiak direla eta.

11. Adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute martxan parte hartzeko. 14 urtetik beherakoek haien ardura bere gain hartuko duen 18 urtetik gorako pertsona batekin joan beharko dute.

12. Parte-hartzaileek baimena ematen diote Antolakuntzari martxan dauden bitartean irudiak (argazkiak eta bideoak) hartzeko eta bere blogaren, sare sozialen eta komunikabide digital eta inprimatuen bidez zabaltzeko,  ekitaldiaren zabalkundea eta publizitatea helburu bakarra izanik.

13. Araudi honetan aurreikusi gabeko guztia Antolakuntzak ebatziko du.

14. Martxan izena emateak araudi hau onartzea dakar. 


Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2024(e)ko irailaren 21(a), Larunbata 08:00

Jardueraren bukaera

2024(e)ko irailaren 21(a), Larunbata 17:00

Ize-emateraen haisera

2024(e)ko abuztuaren 31(a), Larunbata 09:00

Izen-ematearen bukaera

2024(e)ko irailaren 19(a), Osteguna 23:59

Plaza libre

72