Jardueraren argibidea
FITXA TEKNIKOA
- Ibilaldiari buruzko informazioa http://pirineosroncal.blogspot.com/ helbidean.
- Izen ematea https://inscripciones.nafarmendi.org/ web orrian.
Izen-emateak federazioaren plataformaren bidez bakarrik onartuko dira. Inola ere ez martxaren egunean, nahiz eta plaza libreak geratu.
- Izena emateko kuota: 15 € federatuak, 18 € federatu gabeak
- Plazak: 200 parte-hartzaile
- Data: 2025eko irailaren 20an
- Irteera eta helmuga: Belaguako aterpetxean (Izaba)
- Izen-ematearen formalizazioa: 7:00etatik 7:45etara
- Irteera-ordutegia: 8:00etan
- Kontrolaren itxiera: 17:00etan
- Ibilbideak: aurreko edizioetan bezala bi ibilbide egongo dira eta desberditasun bakarra Txamantxoia mendira igotzea edo ez igotzea izango da.
Trackak ikusteko estekak: Ibilbide luzea Ibilbide motza
Ibilbide luzearen deskribapena:
Belaguako aterpetxetik irtenda, GR 12 bidezidorra hartuko dugu Arrakogoitiko leporantz, eta laster errepidea zeharkatuko dugu. Behin lepora iritsita, ezkerretara Errege Bidea hartu (GR 321) eta Arrakoko baselizaraino jaitsiko gara, Juan Pito bentatik pasatuz.
Belaguako lautadan, errepidea eta Belagua ibaia gurutzatzen dira, eta Errege Bidetik jarraitzen da (GR 321), Izabako norabidean. Pagadi hostotsu bat zeharkatu eta hainbat amildegi gainditu ondoren, Mazeko Muruara iritsiko gara. Han, zutoin adierazle batera iristen da, mendi-lepo txiki batean. Bertan, Errege Bidea (GR 321) utzi eta Txamantxoia mendira igotzen den ezkerreko bidexka hartzen da mendebaldeko magaletik.
Behin gailurrera iritsita, jaitsieraren lehen zatia igoerako bide beretik egiten da. Ondoren, Marengoko bordarantz jaisten da, berriz ere Errege Bidea hartu arte (GR 321) eta Belaguako lautadaraino jarraituko dugu. Belagua ibaira iristean, Mata de Hayara doan bidezidorra hartuko dugu (Errege Bidearen GR 321.2 aldaera).
Handik, Frantziarako errepidetik eta berriz ere Belaguako ibaiaren ubidetik metro batzuk egin ondoren, Zemetoko bidearekin (GR 321.2) bat egiten duen bidexka labur bat hartzen da, eta handik Belaguako aterpetxera igotzen da Zemetoko pasabidea zeharkatuz.
Ibilbide motzaren deskribapena:
Belaguako aterpetxetik irtenda, GR 12 bidezidorra hartuko dugu Arrakogoitiko leporantz, eta laster errepidea zeharkatuko dugu. Behin lepora iritsita, ezkerretara Errege Bidea hartu (GR 321) eta Arrakoko baselizaraino jaitsiko gara, Juan Pito bentatik pasatuz.
Belaguako lautadan, errepidea eta Belagua ibaia gurutzatzen dira, eta Errege Bidetik jarraitzen da (GR 321), Izabako norabidean. Pagadi hostotsu bat zeharkatu eta hainbat amildegi gainditu ondoren, Mazeko Muruara iritsiko gara. Han, zutoin adierazle batera iristen da, mendi-lepo txiki batean. Bertan, Errege Bidea (GR 321) utzi eta Txamantxoia mendira igotzen den ezkerreko bidexka hartzen da.
Donojorora iristean, bide hau utzi eta ezkerraldean dagoen bidea hartzen da. Handik, Marengoko bordara jaisten den bidezidorra hartuko dugu berriz ere Errege Bidea (GR 321) hartu arte, eta Belaguako lautadaraino jarraituko dugu. Belagua ibaira iristean, Mata de Hayara doan bidezidorra hartuko dugu (Errege Bidearen GR 321.2 aldaera).
Handik, Frantziarako errepidetik eta berriz ere Belaguako ibaiaren ubidetik metro batzuk egin ondoren, Zemeto (GR 321.2) bidearekin bat egiten duen bidexka labur bat hartuko da, eta bertatik Belaguako aterpetxera igotzen da Zemetoko pasabidea zeharkatuz.
- Hornidurak: Belagua ibaia (Donojoro/Txamantxoiako igoera baino lehen eta ondoren), Donojoro eta helmugan, Belaguako aterpetxean.
- Igarotze kontrolak:
ARAUDIA
1. Erronkariko Goi Pirinioa 14. Mendi Martxa ez da lehiakorra eta 2025ko Nafarroako Ibilbide Luzeko Ibilaldien Zirkuitoaren parte da.
2. Parte hartzaileak antolatzaileek prestatutako tokian aurkeztuko dira izen-ematea ezarritako ordutegian egiteko. NANa aurkeztu beharko dute eta, federatuta egonez gero, federazio txartela. Parte-hartzaile bakoitzari txartel bat emango zaio, ezarritako igarotze-kontroletan aurkezteko.
3. Kontrol-postu bakoitza ezarritako gutxieneko ordutegian irekiko da. Kontrola oraindik irekita ez badago, ez da kontrol-txartela zigilatuko eta ezingo da hornidura bermatu (puntu horretan hornidura baldin badago).
4. Eten-puntuetatik denboraz kanpo igarotzen diren parte-hartzaileak martxatik kanpo geratuko dira. Antolakuntzak abisatuko die erretiratzeko edo ibilbidea bere ardurapean jarraitzeko.
5. Ez da edalontzirik emango horniduretan. Parte-hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.
6. Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu sortzen dituen hondakinak, eta hornidura-guneetan utziko ditu.
7. Ibilaldia uzten duten parte-hartzaileek antolatzaileei jakinarazi behar diete.
8. Federatu gabeko pertsonek antolatzaileek kontratatutako asegurua izango dute.
9. Antolakuntzak ez du bere gain hartzen ibilbidean zehar edo martxaren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota gaixotasunen erantzukizunik. Parte-hartzaileek uko egiten diote antolatzaileek emandako edozein kalte-ordain jasotzeari.
10. Antolakuntzak eskubidea izango du martxa bertan behera uzteko, ibilbideak, hornidurak eta pasabideak kontrolatzeko guneak aldatzeko edo irteera atzeratzeko, eguraldia edo bestelako arrazoiak direla eta.
11. Adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute ibilbidean parte hartzeko. 14 urtetik beherakoek haien ardura bere gain hartuko duen 18 urtetik gorako pertsona batekin joan beharko dute.
12. Parte-hartzaileek baimena ematen diote Antolakuntzari ibilbidean dauden bitartean irudiak (argazkiak eta bideoak) hartzeko eta bere blogaren, sare sozialen eta komunikabide digital eta inprimatuen bidez zabaltzeko, ekitaldiaren zabalkundea eta publizitatea helburu bakarra izanik.
13. Araudi honetan aurreikusi gabeko guztia Antolakuntzak ebatziko du.
14. Ibilaldian izena emateak araudi hau onartzea dakar.