mai. 31

Baztango XXXI. Mendi Itzulia (Elbete-Elbete)

Jardueraren argibidea

Baztango Mendigoizaleak taldeak Baztango Mendi Itzuliaren XXXI. edizioa antolatu du Elbeten. Bi ibilbide desberdin diseinatu dira:


  • Ibilbide motza: 24 kilometro / 1.100 metroko malda
  • Ibilbide luzea: 31,5 kilometro / 1.500 metroko malda


OHAR GARRANTZITSUA


Aurreko edizioan bezala, izen-ematea online bakarrik egin ahal izango da, eta ez da ibilaldiaren egunean bertan egiteko aukerarik izango.

ARAUTEGIA

  1. Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €). Federatu-txartela erakutsi beharko da nahitaez.
  2. Irteera baino lehen, parte-hartzaile bakoitzak kontrol-postu bakoitzean aurkeztu beharko duen txartela jasoko du.
  3. Irteera 7etatik 7:30etara burutuko da.
  4. Kontrol postu bakoitza txarteletan agertzen den ordutegi minimoan irekiko da. Kontrola irekia ez badago ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.
  5. Ez da inolako sailkapenik egonen.
  6. Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira.
  7. BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.
  8. Federatu gabeko pertsonek antolakuntzak kontratatutako aseguru bat izango dute.
  9. Ezinbertzekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.
  10. Antolakuntzak, arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2026(e)ko maiatzaren 31(a), Igandea 07:00

Jardueraren bukaera

2026(e)ko maiatzaren 31(a), Igandea 16:30

Ize-emateraen haisera

2026(e)ko apirilaren 29(a), Asteazkena 08:00

Izen-ematearen bukaera

2026(e)ko maiatzaren 29(a), Ostirala 23:59

Plaza libre

500