mai. 17

ARANTZAKO MENDI ITZULIA 2026

Jardueraren argibidea

  1. Ibilbidean parte hartzeko izena eman behar da. Online apuntatuz gero, 15 €  ordaindu behar dira eta egunean bertan 17 €. Ekaitza Elkarteko bazkideek 2 euro guttiago ordaindu beharko dituzte. Izen ematea 06:30etik 8:00 bitarte egin behar da. Parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emanen zaio.
  2. Ibilbidea 07:00etatik 8:00etara irekiko da.
  3. 14 urtetik beheitikoek heldu batekin egin beharko dute ibilbidea.
  4. Parte hartzaile bakoitzari dagokion txartela irteerako kontrol postuan emanen zaio, kontrol postuetan erakusteko. Ezarritako denboren barrenean doan parte hartzaileari bakarrik sinatuko zaio kartela.
  5. Ez da sailkapenik izanen.
  6. Bidea seinalizatua izanen da.
  7. Osasun postuak paratuko dira, edozein momentuan behar diren laguntzak emateko.
  8. Ibilbidean istripu edo ezbeharren bat gertatzen bada, Ekaitza Elkartea ez da horren erantzule izanen eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainetarako inolako eskubiderik izanen.
  9. Ezinbertzekoa bada, antolakuntzak ibilbidea eten dezake edozein momentutan.
  10. Arau hauetan biltzen ez den gainerakoari buruz, antolatzaileek erabakiko dute.
  11. Antolakuntzak ez du plastikozko basorik banatuko. Beraz, bakoitzak bere ontzia ekarri beharko du.
  12. Motxilan nahitaezkoa da ondokoak eramatea: manta termikoa, litro bat ur, telefono mugikorra kargatua, frontala (gomendatua), haizetik eta euritik babesta txaketa kaputxarekin, belaun azpirainoko galtzak edo mallak, gorroa, eskularruak eta antiojoak.

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2026(e)ko maiatzaren 17(a), Igandea 07:00

Jardueraren bukaera

2026(e)ko maiatzaren 17(a), Igandea 14:00

Ize-emateraen haisera

2026(e)ko apirilaren 16(a), Osteguna 18:00

Izen-ematearen bukaera

2026(e)ko maiatzaren 15(a), Ostirala 14:00

Plaza libre

597
Izena eman
15,00 €
- +

1x Ticketa(k)

15,00 €