Jardueraren argibidea
FITXA TEKNIKOA
- Ibilaldiari buruzko informazioa http://pirineosroncal.blogspot.com/ helbidean.
- Izen-ematea https://inscripciones.nafarmendi.org/ web orrian.
Izen-emateak federazioaren plataformaren bidez bakarrik onartuko dira. Inola ere ez martxaren egunean, nahiz eta plaza libreak geratu.
- Izena emateko kuota: 15 € federatuak, 18 € federatu gabeak
- Plazak: 200 parte-hartzaile
- Data: 2026ko urriaren 3an
- Irteera eta helmuga: Urzainkiko frontoian
- Izen-ematearen formalizazioa: 7:00etatik 7:45etara
- Irteera-ordutegia: 8:00etan
- Kontrolaren itxiera: 17:00etan
- Ibilbideak:
Trackak ikusteko estekak: Ibilbide luzea Ibilbide motza
Ibilbide luzearen deskribapena:
Urzainkiko frontoitik irtenda, Errege Bidea (GR 321) hartuko dugu, Izabara doana, Urralegiko errekaren gaineko zubia zeharkatuz. Handik metro gutxira, bidezidor hori utzi, eta eskuinera doan bide bat hartuko dugu. Basoan barrena malda leunean doa, Urralegiko errekako karasoletik, Santiagoko bordara iritsi arte.
Puntu horretatik aurrera, bidezidorra nabarmenago igotzen da, hainbat erreka igaroz. Arrigorrietara iristean, basoa utzi eta Armaiara igoko gara, belarrezko hegalean gora.
Gailurrera iritsitakoan, Gallarifondako mendilerrotik jaitsiko gara, eta GR 11 bidezidorrarekin bat egingo dugu, Berroetatik behera. Berroetako errekara iritsi baino pixka bat lehenago, GR 11 utzi eta ezkerrera doan bide bat hartuko dugu, Belabartzeko pistan amaitzen dena. Puntu horretan, GRari helduko diogu berriro, lehenengo pistatik eta gero Belengo baselizako bidetik, eta Izabara iritsiko gara.
Herrian sartu, zentral elektrikora jaitsi eta Landaondoako aparkalekutik igaroko gara. Eska ibaiaren gaineko zubia eta errepidea zeharkatu ondoren, GR 11 bidezidorra hartuko dugu berriro, basoan gora, Saitsederra leporaino, Idoiaren baselizatik igarota.
Mendi-lepora iristean, basoa utzi eta maldan behera joango gara, Milingrateko lepora iritsi arte. Han, GR 11 bideziorra utzi, eta ezkerretara hartuko dugu Erronkarira doan pista. Laster pista utzi eta eskuinera egingo dugu, bizkar belartsu batetik gora, Kakueta gailurrera iristeko. Handik Largintiako gailurrera joan, San Migeleko leporaino jaitsi, pista zeharkatu, eta izen bereko baselizaren hondakinetatik igaroko gara.
Eremu belartsuan behera jarraituko dugu, eskuinera antzinako zaldi-bide zahar bat hartu arte. Urzainkira eramango gaitu La Boca parajetik, eta San Salvador baselizatik sartuko gara herrira.
Ibilbide motzaren deskribapena:
Urzainkiko frontoitik irtenda, Errege Bidea (GR 321) hartuko dugu, Izabara doana, Urralegiko errekaren gaineko zubia zeharkatuz. Handik metro gutxira, bidezidor hori utzi, eta eskuinera doan bide bat hartuko dugu. Basoan barrena malda leunean doa, Urralegiko errekako karasoletik, Santiagoko bordara iritsi arte.
Puntu horretatik aurrera, bidezidorra nabarmenago igotzen da, hainbat erreka igaroz. Arrigorrietara iristean, basoa utzi eta Armaiara igoko gara, belarrezko hegalean gora.
Gailurrera iritsitakoan, Gallarifondako mendilerrotik jaitsiko gara, eta GR 11 bidezidorrarekin bat egingo dugu, Berroetatik behera. Berroetako errekara iritsi baino pixka bat lehenago, GR 11 utzi eta ezkerrera doan bide bat hartuko dugu, Belabartzeko pistan amaitzen dena. Puntu horretan, GRari helduko diogu berriro, lehenengo pistatik eta gero Belengo baselizako bidetik, eta Izabara iritsiko gara.
Herriko kaleetatik jaitsiko gara zentral elektrikoraino, Belabarze errekaren gaineko zubia eta pista zeharkatu, eta Errege Bidea (GR 321) hartuko dugu, Urzainkira eramango gaituena, ibarraren ezkerreko ertzeko baso-hegala erdi altueran zeharkatuz. Ibilbidearen hasieran atera garen leku beretik sartuko gara herrian.
- Hornidura-puntuak: Santiagoko bordan, Berroetako errekan, Izaban eta San Migeleko lepoan (azken hau martxa luzean bakarrik).
- Igarotze kontrolak:
- Anbulantzia zerbitzua egongo da.
ARAUDIA
1. Erronkariko Goi Pirinioa 15. Mendi Martxa ez da lehiakorra eta 2026ko Nafarroako Ibilbide Luzeko Ibilaldien Zirkuitoaren parte da.
Ibilbide laburrak ez du punturik ematen zirkuituan, 20 km-tik beherako distantzia duelako.
2. Ibilaldiaren inskripzioan eta osasun-laguntzako guneetan NANean agertzen den izena eman beharko da.
3. Inskribatutako pertsonei jakinarazten zaie inskripzio-formularioan agertzen diren datuak Nafarroako Mendi Federazioaren eta Erronkariko Pirinioak Klubaren fitxategietan sartuko direla. Datu horiek bi erakundeek parte hartzen duten ibilaldien komunikazio eta kudeaketa-lanak garatzeko erabili ahal izango dira. Informazio hori ematean, parte-hartzaileak tratamendu hori egiteko baimena ematen du, eta zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu Erronkariko Pirinioak Klubari zuzendutako idazki baten bidez (Iriartea kalea 13, behea, 31416, Urzainki, Nafarroa).
4. Parte-hartzaile bakoitzak honako hauek izan beharko ditu:
Larrialdi manta bat, litro bat ur, karga nahikoa duen mugikorra, buruko argia (gomendagarria), txanodun haize-babes edota jantzi iragazgaitza, belaun azpiko galtza edo mailak, txanoa, eskularruak eta betaurrekoak.
5. Parte hartzaileak antolatzaileek prestatutako tokian aurkeztuko dira izen-ematea ezarritako ordutegian egiteko. NANa aurkeztu beharko dute eta, federatuta egonez gero, federazio txartela. Parte-hartzaile bakoitzari txartel bat emango zaio, ezarritako igarotze-kontroletan aurkezteko.
6. Kontrol-postu bakoitza ezarritako gutxieneko ordutegian irekiko da. Kontrola oraindik irekita ez badago, ez da kontrol-txartela zigilatuko eta ezingo da hornidura bermatu (puntu horretan hornidura baldin badago).
7. Eten-puntuetatik denboraz kanpo igarotzen diren parte-hartzaileak martxatik kanpo geratuko dira. Antolakuntzak abisatuko die erretiratzeko edo ibilbidea bere ardurapean jarraitzeko.
8. Ibilaldia uzten duten parte-hartzaileek antolatzaileei jakinarazi behar diete.
9. Ez da edalontzirik emango horniduretan. Parte-hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.
10. Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu sortzen dituen hondakinak, eta hornidura-guneetan utziko ditu.
11. Parte-hartzaileei federatuta egotea gomendatzen zaie. Hala ez daudenek Erakundeak kontratatutako aseguru bat izango dute.
12. Parte-hartzaileek ibilbidea egiteak berez dakartzan arriskuak onartzen dituzte. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko ibilbidean zehar edo horren ondorioz parte-hartzaileek izandako istripu, galera, kalte edo lesioen erantzunkizunik. Beraz, parte-hartzaileek uko egiten diote antolakuntzari edozein erreklamazio edo kalte-ordain eskatzeari.
13. Parte hartzaileei beren maskotekin joateko aukera ematen zaie. Maskotak uneoro lotuta egongo dira ibilbidean zehar eta eremu komunetan, eta indarrean dagoen erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute.
14. Antolakuntzak eskubidea izango du martxa bertan behera uzteko, ibilbideak, hornidurak eta pasabideak kontrolatzeko guneak aldatzeko edo irteera atzeratzeko, eguraldia edo bestelako arrazoiak direla eta.
15. Adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute ibilbidean parte hartzeko. 14 urtetik beherakoek haien ardura bere gain hartuko duen 18 urtetik gorako pertsona batekin joan beharko dute.
16. Parte-hartzaileek baimena ematen diote Antolakuntzari ibilbidean dauden bitartean irudiak (argazkiak eta bideoak) hartzeko eta bere blogaren, sare sozialen eta komunikabide digital eta inprimatuen bidez zabaltzeko, ekitaldiaren zabalkundea eta publizitatea helburu bakarra izanik.
17. Araudi honetan jasotzen ez den guztirako, Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren 2026ko Ibilbide Luzeko Ibilaldien Zirkuituko Araudia aplikatuko da.
18. Araudi honetan arautzen ez diren alderdiak Antolakuntzak ebatziko ditu.
19. Ibilaldian izena emateak araudi hau onartzea dakar.