Jardueraren argibidea
Baztango Mendigoizaleak taldeak Baztango Mendi Itzuliaren XXVIII. edizioa antolatu du Iruritan. Bi ibilbide desberdin diseinatu dira:
- A ibilbidea (motza): 21 kilometro / 1300 metroko malda
- B ibilbidea (luzea): 30 kilometro / 2000 metroko malda
ARAUTEGIA
- Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €).
- Izena ematean parte-hartzaile bakoitzari emanen zaion kontrol txartela, kontrol guzietan erakutsi beharko da.
- Irteera 7etatik 7:30etara burutuko da.
- Kontrol postu bakoitza txarteletan agertzen den ordutegi minimoan irekiko da. Kontrola irekia ez badago ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.
- Ez da inolako sailkapenik egonen.
- Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira.
- BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.
- Federatu gabeko pertsonek antolakuntzak kontratatutako aseguru bat izango dute.
- Ezinbertzekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.
- Antolakuntzak, arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.