Jardueraren argibidea
INFORMAZIOA
XV. Berako Mendi itzuliak bi ibilbide izanen ditu:
Ibilbide motza (A): 22 km eta 1200 m-ko desnibela
Ibilbide luzea (B): 26 km eta 1600 m-ko desnibela
ARAUDIA
1.- Ibilaldian parte hartzeko 15 € federatu gabeak, 13 € federatuak (txartela ekarri behar da) ordaindu beharko dira. Izen ematea egunean bertan Agerra Mendi Taldearen egoitzan eginen da goizeko 6:30etatik 7:30ak arte edo aurretik https://inscripciones.nafarmendi.org orrialdean.
2.- Federatu gabekoek antolakuntzak jarritako asegurua izanen dute.
3.- Ibilaldiaren irteera goizeko 7:30tan izanen da.
4.- Parte hartzaile bakoitzari dagokion txartela irteerako kontrol-postuan emanen zaio, hurrengo kontrol postuetan erakusteko.
5.- Kontrol postuetan jan edatekoak izanen dira. Postu hauetan birziklatzeko ontziak izanen dira eta hondakinen banaketa era egokian egin behar da.
6.- Ez da inolako sailkapenik egonen.
7.- Bidea behar bezala seinaleztatua egonen da.
8.- Antolatzaileek osasun postuak jarriko dituzte, haietan edozein momentutan behar den laguntza emateko.
9.- Ibilaldian zehar edo haren ondorioz istripu edo ezbeharrik gertzatzen baldin bada, AGERRA MENDI TALDEA ez da horren erantzule izanen eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainerako inolako eskubiderik.
10.- Ezinbestekoa bada, antolatzaileek ibilaldia eten ahal izanen dute edozein unetan.
11.- Arau hauetan biltzen ez den gainerakoari buruz Antolaketa Batzordeak erabakiko du.
ANTOLAKUNTZAREN TELEFONOA
666858040
616510062